Ganorazko keinuen eguna bihar Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko abe. 13a, 09:00
Elkartruke ekimenean parte hartzen duten kide batzuk Azoka Plazan.
'Ganorazko keinuak' jarri diote izena biharko egunari Arrasaten. Udalak, Emausek eta Bagarak elkarlanean, adin guztiendako egitarau zabala prestatu dute herriko gune estrategikoetan. Antolatzaileen deialdiarekin bat egin duten eragileen zerrenda luzea da oso: Ibai-Arte, Txatxilipurdi, Harreman, Arrasateko Garagunea, Eskuartean, Erein Da Jan, Zero Zabor, Ekin Emakumeak, Jakion...

Zertarako keinu horiek? Norberaren inplikaziotik hasita, denondako etorkizun hobe bat eraikitzen joateko, elkarlana oinarri: "Ganorazko etorkizun bati begira gabiltza elkarlanean, hainbat helburu orokor partekatzeko: kontsumo arduratsua, berrerabilpena, bertako merkataritza bultzatzea...". Filosofia horrek denon baliabideak ahalik eta ondoen kudeatzea du helburu eta horretarako herritarren inplikazioa ezinbestekotzat jotzen dute deitzaileek. Hala, biharko eguna bide horretako irteera puntua izango da.

Egitaraua

Kulturate
10:00-14:00 eta 16:00-19:00 Erakusketak, irakurketa txokoa eta Ekozenterraren aurkezpena.
11:30-13:00 Zero zabor tailerra. Xaboia egiten ikasteko aukera egongo da.
13:00-14:00 Irakurketa, Arrasateko elkarteen eta herritarren eskutik.
16:00-18:00 Emausen Sin Desperdicio tailerra.
18:00-19:00 Adin guztiendako antzerkia.

Azoka Plaza
10:00-15:00 Jostailu trukea –10:00etatik 13:00etara– eta Elkartruke, bigarren eskuko azoka, bidezko merkataritza postua, artisauak, izaera askotariko postuak eta Haurrasate ekimenaren erakusketa: Haurrak ardatz, herria hobetuz.
12:00 Haurrasateren ginkana haur eta gurasoendako.
13:00-16:00 Bazkaria: jatorri  askotariko jakiak.

Biteri plaza
Goiz eta arratsaldez: Ibai-Arteren eskutik haurrendako puzgarriak.

Seber Altube plaza
Erein Da Jan ekimenaren txosna eta Emaus Fundazioaren erakusketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak