Arrasate Musikalek 40 urteurreneko ospakizunak borobiltzeko, DVDa kaleratu du herriarekin duen lotura eta zuztarrak erakusteko, egindako ekarpen kulturalaren erakusle. Arrasateko Dragoi Produkzioek egin dute ikus-entzunezkoa 40 urteetako historiarekin, irudi eta elkarrizketekin.
Lana abenduaren 20tik aurrera egongo da salgai eskolan bertan, Kajoi, Itzala eta Rumba tabernetan, Ttukun, Elkar, Eya, Tamayo eta Elkoro dendetan eta Jon prentsa dendan. 10 eurotan ipini dute salgai eta DVD eta 4 GBko pen-drive formatuetan eskuratu ahalko da.