Ordezkaritza eta egitaraua zabala zapatuan Arrasaten, "ganorazko keinuak" egiteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko abe. 10a, 17:07
Arrasateko Udalak, Emaus Fundazioak eta Bagarak sustatutako GUreztatu ekimenak egitaraua berezia antolatu dute zapaturako, hilak 14. 'Ganorazko keinuak' jarri diote izen egunari eta haur, gazte zein helduendako askotariko ekintzak antolatu dituzte. Kulturate eta Azoka Plaza izango dira gune nagusiak eta Biterin zein Seber Altube plazan ere egongo da zertaz gozatu.

Ganorazko keinuak deitu diote egunari etorkizuna "ganoraz" eraiki gura dutelako: "Ganorazko etorkizun bati begira gabiltza elkarlanean, hainbat helburu orokor partekatuz: kontsumo arduratsua, berrerabilpena, bertoko merkataritza bultzatzea.... Horren adibide da Udala GUreztaturekin egiten ari den Azoka biziberritzeko ekimena edo Emaúsekin batera 2014an Gipuzkoako hirugarren Ekozenterra zabaltzea Arrasaten".

Eta "ganorazko norabide" horretan, jarraian duzuen egitaraua prestatu dute:

Kulturaten:

10:00-14:00 / 16:00-19:00: Erakusketak, irakurketa txokoa, Ekozenter berriaren aurkezpena

11:30-13:00: Zero zabor tailerra

13:00-14:00: Irakurketa, Arrasateko elkarteen eta herritarren eskutik

16:00-18:00: Sin Desperdicio tailerra

18:00-19:00: Adin guztiendako antzerkia

Azoka Plazan:

10-00-15:00: Jostailu trukea (10:00-13:00) eta Elkartruke, bigarren eskuko azoka, bidezko merkataritza, artisauak, izaera ezberdineko bailarako salmenta postuak eta Haurrasate erakusketa.

12:00: Ginkana herrikoia haur eta gurasoendako

13:00-16:00: Bazkaria, askotariko kulturen jakiak dastatzeko aukera.

Kanpoaldean:

Biteri plazan, goiz eta arratsaldez, Ibai-Arteren eskutik haurrendako puzgarriak, herriko merkataritzaren eta herri bizi baten alde.

Seber Altube plazaren inguruan, hiru espazioak elkartuz: Erein Da Jan-en txosna bertako produktuekin eta Emausen erakusketa

12:00. Haurrasate ekimenaren eskutik Ginkana herrikoia haur eta gurasoendako gune guztian zehar, Azoka Plazako kanpoaldean hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak