"Behar ez dugunetik murrizteko" eskatu du AHT gelditu! plataformak

Imanol Gallego 2013ko api. 11a, 19:22
None

"Azken aurrekontuetan egin nahi diren murrizketak" salatzeko asmoarekin AHT gelditu! plataformak gizarteko arlo ezberdinetako kideak batu ditu Kulturateko areto nagusian. Solasaldian, krisiak eragindako diru sarreren murrizketetan izandako "lehentasun faltaz" mintzatu dira gaur.

"Arlo ezberdinetan egongo diren murrizketa zerrenda ezagutu ondoren eta AHTren proiektuko partidek murrizketarik jasango ez dutela jakin ostean" martxan jarritako ekimena izan da gaurkoa. Guztira 20 bat lagun batu dira AHTk izango dituen partidei buruz hitz egiteko. Arrate Landa irakasleak dioen moduan, "guzti hau ez da Madrildik etorritako kontu bat, hemen 2009an hasi ginen murrizketak egiten". Irakaskuntza, osasunarekin batera, murrizketa gehien jasaten ari den sektorea da: "Lehentasun kontu bat, diru hori non eta nola gastatu", dio Osakidetzako langile Anafran Astigarragak.

Heldu eta gazteek

Bi sektore hauetan ere kexak ugariak dira. "Gazteon etorkizuna hipotekatzen ari dira", salatu du Elar Alonsok. Ildo beretik mintzatu da Itziar Usandizaga, LAB helduetako kidea. Bere ustez, lehentasun kontu bat: "Babesa behar duten pertsonak babestu beharrean enpresa handien alde egin dute".

Bakoitzak bere esparruan jasaten dituen murrizketez hitz egin ostean, bertaratu direnen solasaldi ireki bat egon da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak