2013/10/27 08:00 - 20:00

Gipuzkoako Mendizale Federazioaren XXXIII. Mendizaleen helduen martxa

Mutrikun, Arrasate

Mutrikun egingo dute martxa eta Besaidek autobusa antolatu du. Izan ere, Mutrikun ospatuko da Gipuzkoako Mendizale Federazioaren XXXIII. mendizale helduen ibilbidea. 07:00etan irtengo dira Garibaitik eta mendi martxa, berriz, 08:00etan irtengo da Mutrikuko Txurruka plazatik. Ibilbidea izango da 16 kilometrokoa. Gero bazkaria egingo dute. Bazkide eta federatu direnek 32 euro ordaindu beharko dute, bazkideak direnek baina federatuak ez 37 euro eta bazkide zein federatuak ez direnek 39 euro. Izena emateko aukera egongo da urriaren 22an eta 23an Besaide elkartearen egoitzan, 19:30etik 20:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak