2013/10/10 - 2013/10/19 16:44
Mankomunitateak antolatu duen Uraren eta Errekaren astearen barruan Arrasaten ere hainbat ekintza egingo dituzte. Herritarrak sentsibilizatzea da ekimenaren xede nagusia. Antolatzaileen ustez, Epeleko araztegia martxan jarri zenetik ibaiak garbiago doazela aprobetxatu behar da ohituretan eragiteko.
hilaren 15era arte
17:30etik 20:30era 'Ibaialde' erakusketa Kulturaten.
hilak 13, domeka
09:30 Erreka garbitzea Mojategin, Eroski ondoan. Arropa eta oinetako egokiak eraman.
hilak 16, eguaztena
18:30 'El reto de la gestión sostenible del agua en Debagoiena' hitzaldia, Victor Peñas Ura Euskal Agentziako adituaren eskutik.
hilak 19, zapatua
10:30 Epeleko araztegira bisita, euskaraz.
12:00 Epeleko araztegira bisita, gazteleraz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.