2013/09/16 - 2013/09/20 19:00

Pintura ikastaroa Kulturaten

Kulturateko Pintura gelan, Arrasate

Amaia Bengoa Arte Ederretan Lizentziatuak pintura klaseak emango ditu aurten ere. Irailaren 16tik 20ra izango da matrikulazioa epea, 17:00etatik 19:00etara. Kulturateko Pintura gelan eman behar da izena –sarrera Seber Altube plazatik–. Prezioari dagokionez, helduek 143 euro ordaindu beharko dute –hiru ordu astean, irailetik ekainera–, haurrek 73 euro –ordu eta erdi astean irailetik ekainera– edo 95 euro –zapatutan bi ordu, irailetik ekainera–. Gutxieneko adina zazpi urtekoa izango da. Taldearen kopuruari dagokionez, gehienez 20 pertsonek eman ahalko dute izena. Ordutegia honakoa izango da: lanegunetan 17:00etatik 20:00etara eta zapatutan 11:00etatik 13:00etara. Informazio gehiagorako, deitu Kulturatera: 943 25 20 25.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak