2013/09/11 20:30 - 22:30

'Feminismotik komunitatera, elikadura burujabetza helburu' hitzaldia

'Feminismotik komunitatera, elikadura burujabetza helburu' hitzaldia
Kulturateko areto nagusian, Arrasate

Bagarak kudeatzen duen GUreztatu ekimenak, Arrasateko Emakume Txokoa eta Emaus-ekin batera, hitzaldi interesgarria antolatu du. Txileko Anamuri Elkarteko (Asociación Nacional de Mujeres Rurales e Indígenas) kide den Florencia Arostica Euskal Herrira dator, eta datorren eguaztenean, irailak 11, Arrasaten izango da. Emakumeek elikadura burujabetzan duten garrantziaz eta komunitatearen indarraz ariko da, eta berarekin batera Maite Aristegi (Baserritarra, eta EHNE eta Etxaldeko kidea) eta Assumpta Ayerdi (Emaus, Elikadura Burujabetza ataleko arduraduna) izango dira, Debagoieneko Emakume baserritarren egoeraz eta Euskal Herrian elikadura subiranotasunaren alde lan egiten duten elkarteez mintzatuko direlarik, hurrenez hurren.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak