Herriko plazan, Arrasate
Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Horren harira, Arrasateko Askapenak eta Nubi elkarteak, Saharar Preso Politikoei eta oro har Saharar herriari elkartasun keinu bat bidali gura die. Hau horrela, ekimen bat burutuko da Herriko Plazan 18:00etatik aurrera. Saharar Preso Politikoei eskutitzak eta marrazkiak igortzeko aukera egongo da. Gainera, tea hartzeko mahaia eta erakusketa bat egongo dira ikusgai hango musikaz lagundurik.
Hizkuntza: Euskara