2012/12/02 19:30 - 21:00

'Buah Txabal' antzezlana berriro gaztetxera

'Buah Txabal' antzezlana berriro gaztetxera
Arrasateko gaztetxean, Arrasate

Datorren domekan, abenduak 2, AED elkarteak ekoiztutako Buah txabal! antzezlana Arrasateko Gaztetxean izango da, Euskararen egunaren atarian. Emanaldi horrekin 70 izango dira dagoeneko Unai Iturriagak idatzi eta Jon Zubiaga Osoronek antzezten duen obrarekin eskaini direnak.  Eta beste bost ere baditugu lotuta urtarrila bitartean, besteak beste, San Telmo museoan paratu duten Badu bada erakusketaren barruan. Ezbairik gabe euskarazko antzezlan gutxik bete ahal izan duten marka!

2010eko apirilaren 10ean Markinan estreinatuz geroztik, oso erantzun polita izan du obrak, bai ikusle kopuruari, bai kritikei dagokionez. Beraz, AEDk lana ekoizterakoan izan zuen helburua ondo baino hobeto betetzen ari dela esan dezakegu, alegia, gazteei euskararen inguruan zuzen eta garbi hitz egitea, bide batez, ondo pasatzeko aukera eskainiz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak