Arrasate, Mondragon Goi Eskola Politeknikako Areto Nagusian (6. eraikina, 2. solairua), Arrasate
Arizmendi Topaketak ekitaldiaren berri emateko jartzen naiz zurekin harremanetan. Aurtengo hizlaria Juan Jose Ibarretxe lehendakari-ohia eta ekonomilaria izango da, eta gaia: "Gauzak beste era batera egin daitezke? Euskal gizarteak eta bereziki, kooperatiba mugimenduak, nola egin behar dio aurre etorkizunari".
Ekitaldia azaroaren 29an izango da, 18:30etan, Mondragon Goi Eskola Politeknikako Areto Nagusian (6. eraikina, 2. solairua). Hitzaldia euskaraz izango da, aldi bereko itzulpen zerbitzuarekin.
Hizkuntza: Euskara