Arrasateko gaztetxean, Arrasate
Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan Zuloak izango da Arrasateko gaztetxean. 'Zuloak' da pelikula bat, bizipenak, gezur bat, feminitatea, aldarrikapena, muntaia bat, dokumental bat, probokazioa, feminismoa, emakume musikariei egindako omenaldia, talde hasiberriei keinu bat, rockari eta agertokiei erretratua, riot girrl alegatua... gauza asko. Baina, baita ere, gaur egun Tania de Sousa (ahotsa), Ursula Strong (bateria) eta Izaskun Muruaga (gitarra) hirukoteak osatutako neska talde rockeroa. Eraginen artean, L7, PJ Harvey eta beste talde asko daude.
Hizkuntza: Euskara