Bastards On Parade taldea izango da Arrasateko Gaztetxean Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan. Bastards On Parade A Coruñatik (Galiza) dator eta Estatuko punk zelta edo punk-folkaren erreferentea da. Dropkicks Murphys taldearen kantu batetik hartu dute izena, eta hori ez da kasualitatea. Hainbat disko ditu taldeak kalean eta horietako bat Frantzian eta Japonian ere argitaratuta dago.
Hizkuntza: Euskara
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!