Kulturate, Arrasate
David Moreno, Debagoieneko Ospitaleko emaginak, Osasun Ikasgela berri bat eskainiko du irailaren 17an eta 18an Aretxabaletan eta Arrasaten. Erditze naturala izango du hizpide eta hurrengo atalak landuko ditu :
•Erditze naturalaren eta ohikoaren definizioak.
•Abantailen eta desabantailen azalpena.
•Gure inguruko gaur egungo egoera.
•Erditze naturalaren onurak frogatzen dituen ebidentzia zientifikoa.
•Erditze naturalaren ezaugarriak ospitalean (bitartekoak, artatze-filosofia, interbentzioak, minaren maneiua...)
•Debagoieneko Ospitalean nola lantzen den.
Hizkuntza: Euskara