Ferixalekuan, Arrasate
Eguzki energia erabiliz furgoneta fotovoltaiko bat sortzen erakutsiko dute ikastaroan. 12 orduko tailer teoriko-praktikoa izango da, furgoneta zaleei zuzendua. Edukiak: Energia berriztagarriak, plaka fotovoltaikoa, kalkuluak eta dimentsionamendua, instalakuntza furgonetan eta eguzki sukaldea. Prezioa 90 euro eta ikastolako ikasle eta ikasle ohiek 60 euro. Arizmendi Ikastolak antolatu du ikastaroa. Ekainaren 15, 16 (16:30-20:30) eta 22an (9:00-13:00) izango da.
Hizkuntza: Euskara