Garaia taberna-jatetxea, Arrasate
Gidaturako dantzaldi irekia da Herrixa Dantzan, Euskal Herriko eta oro har Europa osoko dantza tradizional ludiko errazekin osatutakoa: sokan, taldean, bikotean... denetarik. Helburua, adin ezberdinetako herritar soilak elkarrekin dantzan gozatzea. Sarrera doan eta parte-hartzea libre. Taberna zabalik izango da, aparkalekua badago, eta herriko busak geralekua dauka bertan. Antolatzailea: Portaloi elkartea. Laguntzailea: Arrasateko Udala. Dantza gidaria: Patxi Montero
Hizkuntza: Euskara