2012/04/27 00:00

Hudson Falcons taldearen kontzertua

Gaztetxean, Arrasate
Hudson Falcons taldea New Jerseytik (AEB) dator eta aurretik ere Arrasaten egona da. Europatik barrena egingo duten hirugarren bira luzean, Arrasatekoa izango da Euskal Herrian egingo duten kontzertu bakarra. 90eko hamarkadan sortua, punk-rock-and-roll estiloak lantzen dituzte, beti ere Mark Linskey abeslari beteranoaren estilo bereziak gidatuta; punkaren amorrua eta rockaren samurtasuna batzen dituen musika da. Taldeak bere zortzigarren diskoa aurkeztuko du bira honetan. Arrasaten, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan eskainiko dute kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak