2012/03/17 11:30 - 13:30

Arnasketa bizitza luze eta osasungarri baterako ikastaroa

AEDren egoitzan, Arrasate

ELKARTrUk egitasmoa, 2011ko azaroan jarri zuen martxan AEDk elkarteko bazkideek edo herriko euskaltzaleek, musu-truk emandako ikastaroen bidez beraien ezagutza eta jakituria bertaratzen direnekin partekatzeko asmoarekin. Ordutik hainbat ikastaro antolatu ditugu, Erromanikoa eta Gotikoa arrasaten eta irrintzi ikastaroa. 

Hurrengo hitzordua  martxoaren 17an izango da,  "Arnasketa bizitza luze eta osasungarri baterako" izenburuarekin. Arnasketa teknika ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu Maitena Aranarekin, eguneroko bizitzan antsietatea, estresa, nekea edo kezkak gainditzen ikasteko erabilgarri izango zaizkigunak. Ikastaroak 5€ko preziao du, plazak mugatuak izango dira eta izena aurrez eman behar da AEDn, 943771228 telefonora deituz edo aed@aedelkartea.com era idatziz. Goizeko 10:30ean hasiko da eta 2 orduko iraupena izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak