arrasateko gaztetxea, Arrasate
Datorren ostegunean, martxoak 8, Que Parche Teatro taldeak "Soltarlo al aire" antzezlana egingo du Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.
Joan den kurtsoan ere bilbotar eta argentinar bikote honek osatutako antzerki-clown taldea izan genuen Kooltur Ostegunetan. Gerora, Estatu Batuetatik eta Hego Amerikatik barrena bira luzea egin dute.
Orain bueltan dira berriro eta martxoak 8arekin eta Emakumeen Egunarekin zuzenki lotutako ikuskizun berri bat antzeztuko dute Arrasaten antzekia eta clowna batzen dituena: "Soltarlo al aire". Umorea, kritika, samurtasuna...
http://que-par-che.blogspot.com/
Hizkuntza: Euskara