arrasateko gaztetxea, Arrasate
Bihar martxoak 1, Xabi Ta Pettik kontzertua egingo dute Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.Xabi eta Petti aspaldiko ezagunak dira Euskal Herriko musika zaleentzat. Xabi Garre Herrerako (Donostia) lehoia La Perrera eta Señor No taldeetako sortzaile eta gitarra nekaezina da, rock-and-rolla daroa zainetan. Petti, berriz, Berako basapiztia, bluesa, folka, rocka eta emango diozun guztia barren-barrenetik interpretatzen duena. Bakarka zein taldeekin ibiliak dira biak eta ibilbide oso luzea du Arrasaten, Gaztelupeko Hotsak-ekin kaleratu berri duten diskoa aurkeztuko dute.te.
Hala ere, elkartu ziren egunetik ez dute garito, taberna, Gaztetxe ez bestelakorik zapaldu gabe utzi nahi. Bi gitarra, bi ahots, bi talentu, bi munstro klasikoak direnak eta ez direnak berrinterpretatzen: Ray Charles, Dale Hawkins, The Beatles, Jimi Hendrix, Rory Gallaguer, David Bowie, John Hiatt, Bill Kirchen, Cris Cacavas, Deke Dickerson, Big Sandy...