2012/03/03 19:00

Jaialdi internazionalista Arrasaten

Jaialdi internazionalista Arrasaten
Gaztetxea, Arrasate

Arrasateko Askapenak antolatuta, jaialdi internazionalista egingo dute zapatuan. Egitarau zabala prestatu dute, besteak beste, 2012ko brigaden aurkezpena egingo dute eta 2011n Argentinara brigadista joan zirenek euren bizipenak kontatuko dituzte. Gainera, Fasinpat izeneko dokumentala ikusi ahalko da eta horren inguruan eztabaida egingo dute. Azkenik, Garraxi eta Egurra ta kitto taldeen kontzertua egongo da. Antolatzaileek aurreratu dutenez, aurten 25 urte beteko dituen Askapena erakundearen materiala egongo da salgai. Jatekorik ere ez da faltako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak