arrasateko gaztetxea, Arrasate
Datorren ostegunean, otsailak 23, Foxy Leires taldea egongo da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.
Foxy Leires Jimmi Hendrixen tributoko talde ikusgarrienetako bat da. Hirukotea da eta proiektu askotan ibilitako musikariek osatzen dute. Bi orduko emanaldian zehar, Seattleko gitarra jotzaile handienaren kantuen errepasoa egiteaz gain, inprobisaziorako ere tarte handia uzten dute. Izan ere, Hendrixen kasuan bezalaxe, Foxy Leires taldeak ez ditu bi kontzertu berdinak egiten.