2012/01/12 23:00
Oraingo eguenean Giranice Orioko (Gipuzkoa) taldeak joko du. Villa de Bilbao lehiaketan hirugarren geratu eta gero, lehen lana dagoeneko kalean dute. Saudade taldeko kideek osatzen dute Giranice eta saiakera berrian melodia eta erritmoetan sakondu dute, gitarra barik, biolina da bizkarrezurra eta mezuak barik egoera animikoak dituzte abestien ildo. Nahiz eta post-rock edo ambient rock etiketak eman lekizkieken, ezeren gainetik berezko izaera aldarrikatzen duen taldea da, are gehiago inguruan egiten duten musika estiloaren adibide larregi ez dagoenean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.