2011/10/21 00:00

Fly Shit

Gaztetxea, Arrasate

Bergarako Fly Shit taldea aspaldi bihurtu zen erreferente Euskal Herriko hardcore taldeen artean. Horrez gain, "Bizitza, baina nola bizi?" lanarekin erakutsi zuten old school-etik haratago joateko asmoa zutela; eta "Arnas bakoitzeko ernetzen" izeneko azken lanarekin post-hardcore eta emo-arekin proba egin eta bete-betean asmatu dute. Izan ere, aurkezten diharduten diskoa 2011ko kuttunenen artekoa da. Globalizazio garaian, egin kasu lokalari, askotan sorpresak ematen ditu-eta!

Kontzertu berezia izango da honakoa, eta sarrerarekin batera beraien azkeneko lana oparituko du Bergarako taldeak.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak