Garaia taberna-jatetxea, Arrasate
Gidatutako dantzaldi irekia da Herrixa Dantzan, Euskal Herriko eta Europa osoko dantza tradizional ludiko errazazekin osatutakoa: sokan, taldean, bikoteka... denetarik. Batzuk ezagunak, beste batzuk ez, baina momentuan azalduko ditu gidariak. Helburua, adin guztietako herritar soilak dantzan elkarrekin gozatzea. Sarrera doan eta parte hartzea libre. Taberna zabalik izango da, eta jatekoak ere egongo dira barran. Aparkalekua badago, eta herriko busa ere bertan geratzen da. Hileko azken ostiraletan egingo da Herrixa Dantzan Arrasaten.
Hizkuntza: Euskara