2011/09/18 00:00
Punk-Rock doinuek Arrasateko Gaztetxea hartuko dute adierazpen askatasunaren aldeko kontzertuan. Jasotako dirua, Arrasateko bi gazte duten isun bat ordaintzeko erabiliko da. Isun hori, Espainiako poliziak ezarri zien Errealeko neurketa baten "Euskal presoak euskal herrira" jartzen zuen maindire bat erakusteagatik. Isuna 8000 eurokoa da.
Taula gainera herrian aski ezagunak diren bost talde igoko dira: Arkada Social, The Kate´s Maniacs, Never Surrender, The Dirty Brothers eta Interprete Desconocido.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.