2011/07/07 - 2011/07/14 12:50

Errioxara irteera

Arrasate

Abaroa erretiratuen elkarteak hilaren 21ean Errioxara egingo du txangoa eta bertan parte hartzeko, interesatuek hilaren 13an, 10:30ean, izena eman beharko dute. Txangoaren prezioa 27 euro da. Egunean bertan Haroko erretiratuen elkartera egingo dute bisita eta bertan hamarretakoa jango dute. Ondoren La Hoya herria bisitatuko dute eta Laguardiako La Huerta Vieja jatetxean  jango dute. Arrasateko gainerako erretiratuen elkarteko kideek txangoan izena eman ahalko dute, lekua soberan balego.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak