2011/06/18 00:00 - 01:30

Estricalla eta Kop taldearen kontzertua

Arrasateko gaztetxean, Arrasate
Kooltur Ostegunetako denboraldia bukatu da irailera arte, baina Kooltur Ekintzak-ek badauka oraindik bestelako proposamenik, eta ez edonolakoak gainera: Estricalla eta Kop taldeak izango dira Arrasateko Gaztetxean. Estricalla taldea Fer Apoa (El Corazón del Sapo, Kuraia, Matxura) eta Kloakao taldeko musikariek osatzen dute. Amorru, abiadura eta tentsio handiko hardcorea egiten dute, sua ere dariona musikan eta hitzetan. Eurekin Kataluniako aspaldiko ezagun batzuk igoko dira agertokira: Kop.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak