2011/06/04 - 2011/06/05 14:30

Arrasateko elkartasun eguna

Arrasateko elkartasun eguna
Arrasate
Elkartasun Eguna egingo da Arrasaten "Herrira, Arrasatera, auzora" lemapean, aspaldiko ohiturari jarraituta eta, jakina, herriko presoen oinarrizko eskubideak bete daitezen aldarrikatzeko.
Eguna behar den moduan betetzeko, Portaloira Topaguneak hainbat ekintza antolatu ditu: bertsoak, parrilada herrikoia, 13 musika taldereren kontzertuak arratsaldez (17:00-20:00) Arrasateko tabernatan eta kontzertu erraldoia gauean Gaztetxean (22:30).
Arratsaldean herriko 13 tabernatan arituko diren taldeen artean asko Arrasatekoak dira, baina badira Baiona, Hernani, Bergara, Bilbo eta Aretxabaletakoak ere. Musika estiloei dagokionez, punka eta Oi! musika nabarmenduko dira, baina punk-rocka, psikodelia, popa, bertsioak eta beste ere izango dira.
Gaueko eskaintzari dagokionez, lau talde izango ditugu Gaztetxeko agertokian:
  • THE MOTHERFUCKERS. Enboskada, Des-Kontrol, Dirty Acoustic Brothers eta beste hainbat taldetan ibilitako Arrasateko beteranoak aspaldiko partez elkartu egingo dira punk-rock emanaldi dotorea egiteko.
  • SERMONDS. Elorrioko taldeak bigarren diskoa aurkeztuko du Arrasaten. Gitarra oso indartsu eta melodia nabarmeneko punk-rock oso kañeroa.
  • ITZIARREN SEMEAK. Mungiako ska, punk, hardcore eta reggae taldea. Ez dituzula oraindik ikusi? Ba adi ibili!
  • SLAMTILT. Berlineko 90eko hamarkadako taldea. Arrasaten eta Euskal Herriko beste Gaztetxe batzuetan aspaldi egondakoa, punk eta hardcore arloetan pareko gutxi dituzte. Gerora, beraien taldekideetako batek Frontkick taldea sortu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak