2011/05/17 21:00

Edurne Brouardi elkarrizketa Maialen Iriarteren eskutik

Kulturateko klaustroa, Arrasate

Arrasateko Udaleko Berdintasun sailetik “Emakumeak protagonista” izena duen egitasmo berri bat aurkeztu nahi dugu.

Ekimen honen bidez, Euskal Herrian herrigintzan zenbait eremutan emakumeek egiten duten lana ikusarazi nahi dugu. Hainbat esparrutan mugitzen diren emakume (protagonista) elkarrizketa horietako protagonista bilakatuko ditugu eta bere esperientzia eta ibilbideen berri emango digute.

Horretarako, eta saio bakoitzean, emakume batek beste bat elkarrizketatuko du.

Zikloari hasiera emateko Edurne Brouard gonbidatu dugu eta berari galdegitera Maialen Iriarte kazetaria etorriko zaigu.

Edurne Brouard hobeto ezagutzeko aukera izango dugu bertatik bertara, datorren martitzenean, maiatzaren 17an, Kulturateko klaustroan: bere ibilbidea eta bizipenak euskalgintzan eta politikagintzan; estatu terrorismoaren biktima moduan; eremu publikoan parte hartzeak dakartzan zailtasunak, erronkak, poztasunak.

Elkarrizketak jende aurrean izango dira eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu bertara hurbildu daitezen eta egitasmo honekin bat egin dezaten.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak