2011/03/24 - 2011/03/25 23:00

Batusi galiziarren zuzenekoa

gaztetxea, Arrasate

A Coruñako Batusi taldea eskarmentu handiko musikariek osatzen dute. Horietako batzuk aspaldi Arrasaten bertan izanak dira The Virus, Ultracuerpos eta Rockers Go To Hell taldeekin. Luzaroan punk-rock, rock-and-roll, high-energy eta bestelako soinu indartsuak landu ostean, 2009an erabaki zuten 60ko hamarkadako rock-and-roll instrumentala ikertzea eta biziberritzea. Hala, horri punka, jazza, soula eta swinga gehitzen dizkiote. Are gehiago, Arrasatera hammond-a, saxoa eta tronpeta ere ekarriko dituzte. Martxoak 24,  Arrasateko gaztetxean 22:00etan 'Kooltur Ostegunak' ekimenaren barruan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak