2011/02/11 - 2011/02/13 23:30
Pascal Briggs, Sean Wheeler eta Zander Schlossek osatutako hirukoteak bi kontzertu akustiko eskainiko dituzte aste bukaeran Arrasaten. Lehenengoa barikuan, 22:30ean, gaztetxean. Hirukotearen aurretik Sala, Ibi eta Amaiak osatutako taldea arituko dira, eta The Clashen abestiak akustikoan eskaini. Domekan, berriz, Magnificent III hirukotea Gure Leku tabernan arituko da, Sala, Ibi eta Iagok osatutako taldea telonero moduan dituztela. Domekako saioa 19:00etan hasiko da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.