2011/01/26 - 2011/02/18 11:00

Martxoak 8ko XIV. kartel lehiaketa

Arrasateko BAZera (Maisu Arano kalea 8), Arrasate
Urtero bezala, Martxoak 8ko Kartel Lehiaketa antolatu dute Arrasateko Udaleko Berdintasunerako sailetik. Aurtengo leloa Gora feminismoa! izango da. Hona hemen lehiaketaren araudia: 1.- Lehiaketa honetan edozein pertsonak hartu dezake parte.
2.- Kartelen neurriak gehienez 50x70 zentimetrokoak izango dira.
3.- Teknika librea izango da.
4.- Kartelek derrigorrean testu hau izan beharko dute : Gora feminismoa!
5.- Irabazleak 750 euroko saria jasoko du (sariak %20ko PFEZ-ren atxikipena izango du).
6.- Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake Udalak.
7.- Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, kartazal itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.
8.- Kartelak 2011ko otsailaren 18ra bitarte, 14:00ak baino lehen, eraman (edo bidali) behar dira Arrasateko BAZera (Maisu Arano kalea 8).
9.- Epaimahaiaren eraketaren berri emango du Udalak, erabakia ematen duen egun berean.
10.- Saritu gabe gertatzen diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren, egileek lanak jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko du Udalak eta horietaz libreki baliatu ahal izango du, eta ez da onartuko erreklamatu edo kalte-ordaintzeko eskubiderik.
11.- Saritutako lana Udalaren esku geldituko da eta kaleratzeko eskubidea izango du.
12.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
13.- Lehiaketa honetan parte hartuz gero, esan gura du arau hauek onartzen direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak