2011/01/20 09:30
Arrasate institutuko arte batxilergoko ikasleak, insitutuko hainbat irakaslerekin, batera Garaio Naturarte elkartearekin elkartuko dira, proiektu bat aurrera eramateko asmoz. Proiektu horretan irakasleak zein ikasleak elkarte honetako ordezkariekin batuko dira artea sortzeko naturako elementuekin.
Proiektu horren helburu nagusia guztiak elkartzea eta elkarri laguntzea da, naturak ematen dituen elementuekin naturako leku batean esanahi sinbolikoa izango duen ideai bat eraikitzeko.
Arrasateko Santa Barbaran parkean elkartuko dira, goizeko 8:30ean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.