2010/12/19 11:00 - 15:00
Azaroan eta abenduan, 9 egunetan zehar, Txatxilipurdi jasotzen joan den jostailuak erakusketa gisa jarriko ditu Okendoko gela batean, eta jostailu hauen truke jaso dituzten txartelekin, beste batzuk hartzeko aukera izango dute gerturatzen direnak eta txartela dutenak noski.
Txartel bakoitzeko jostailu bat hartu ahal izango da; berdin da zein tamaina edo zein motatakoa izan.
Goiz dabilenak aukera gehiago izango ditu gustukoak hartzeko.
Ordutegia goizeko 10:00etatik 14:00etara izango da.
Jostailu ugari jaso ditu Txatxilipurdik eta mota guztietakoak, beraz, eskaintza zabala egongo da lehen orduan batez ere.
"Txartelak alperrik galtzen utzi beharrean, haur eta gurasoak trukea egitera gonbidatu nahiko genituzke", esaten dute antolatzaileek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.