2010/12/02 23:00
Kooltur Ostegunen barruan, Jon & Sugramas taldearen kontzertua antolatu dute.
Arima Beltza taldeko abeslari eta Uek taldeko bateriajole izandako Jon Gurrutxagaren proiekturik berriena dugu Jon & Sugramas. Egitasmoari forma emateko aspaldiko lagunekin batu da Elgoibarko musikaria. Sugearekin lotutako landarean oinarriturik “Sugramas” izenaz bataiatutako bandan Legen Beltza taldeko Ekaitz Garmendia eta Ivan Hernández azpeitiarrak daude gitarra eta baterian eta Andrakan taldean ere diharduen Andoni Mujika elgoibartarra, berriz, baxuan. Gurrutxagak baketak albo batera utzi ditu egitasmo honetan eta ahotsean zentratu da. “Jon & Sugramas” proiektuan ingelesez eta euskaraz abestutako rocka da nagusi, bluesaren eragina ere nabari da, baina batez ere 70eko hamarkadako rock taldeen eragin zuzena du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.