2010/12/19 21:00

Doke taldearen 'Iragana iragan' antzezlana

Amaia antzokian, Arrasate

Doke antzerki taldeak Iragana irana delako antzezlana eramango du antzokietara oraingo abenduan. Mondragon hiria sortu zela 750 urte betetzen direnean, Dokek umorezko klabean eutsiko dio urteurrenari. Josemari Velez de Mendizabalek idatzitako antzezlana gai hartuta, Arrasate/Mondragon binomio itxuraz gatazkatsua aurkezten du taldeak, Itziar Rekalderen zuzendaritzapean.

Lehenengo emanaldiak Arrasaten izango dira, abenduaren 18an eta 19an, 20:00etan. Sarrera 10 euro da. Salgai izango dira abenduaren 16an eta 17an eta saioa hasi baino ordu bete lehenagotik. Baita Zabaleta eta Lore lurrin dendetan, zenbait egun lehenagotik.

Hurrengo emanaldiak izango dira Aramaioko kultur etxean, abenduaren 26an, 20:00etan; eta Aretxabaletako Arkupen, abenduaren 30ean, 20:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak