2010/02/28 17:00

Ping-pong eta mahai futbol txapelketak

Biteri plazan (eguraldi txarra eginez gero, Kulturaten)., Arrasate
Udalak eta Txatxilipurdik batera antolatutako Erdigunea Piztu egitasmoak beste saio bat izango du hilaren 28an, domeka, Biteri plazan, 16:00etan (eguraldi txarrarekin, Kulturateko areto nagusian). Oraingoan, ping-pong eta mahai-futbol txapelketak jokatuko dituzte 12 eta 17 urte arteko ume eta gaztetxoek. Zenbait maila izango dira. Batetik, txapelketa mistoa izango da, denondako; eta, bestetik, bakarrik neskendako txapelketa. Norberak bi txapelketetan parte har dezake, baina aurretik izena eman behar da. Izenematea, gaztetxokoetan, gazte bulegoan edo Txatxilipurdin (943 79 54 46).
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak