2006/12/02 12:00 - 21:00

KONTSULTA HERRIKOIA: Zelako Arrasate nahi dugu?

Herriko Plaza, Arrasate
Herria herritarrok osatzen dugu eta guztion artean eraiki behar dugu. Horretarako gure agintarien jarduera gardena izan behar du. Alegia, udaletxeko ateak parez-pare zabalik egon beharko lukete. Arrasaten hori gertatzen da? Herriko proiektuetan parte hartzeko ilusioa piztu behar dugu. Herritarrak bere iritziak entzuten direla sentitu behar du, eta gauza guztien gainetik edozein proiektu babestu edo atzera botatzeko gaitasuna izan. Orain arte esandakoa praktikan jarriz, abenduaren 2an Arrasateko Herriko plazan kontsulta herrikoia egingo dugu, kontsulta sinboliko bat. Bertan parte hartzera gonbidatuta zaude. Hurrengo gaiei buruz zure iritzia jakin nahiko genuke: - Udalatxen harrobia egitearen aldekoa zara? - Herriko giroa aldatuko duen zentro komertzial erraldoia nahi duzu Arrasaten? - Abiadura Handiko Trena beharrezkoa da? - Gelmako etxeekin herritarrak irabazi edo galdu egin dugu? Parte hartu! Nire iritzia, zure iritzia, guztion iritzia entzun dadila! Eraiki dezagun guztion artean Arrasate!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak