Emakume Txokoan, Arrasate
Emakumeekiko Indarkeriaren Kontrako Plataformak deitu du eta kanpaina baten barruan dago. Tratu egokien edo harreman duinen aldeko kanpaina izendatu dute. Besteak beste kamisetak aterako dituzte; hala, kamiseten diseinuaren lehiaketa deitu dute. Edonork har dezake parte. Freehand formatuan egin beharko da eta CDan aurkeztu. Bestalde, leloa ere izna beharko du diseinuak. Diseinuak aurkezteko eguna hilaren 31n bukatuko da. Informazio gehiagorako deitu 943 79 41 39 zenbakira
Hizkuntza: Euskara