Monterron parkea., Arrasate
Les As du Benin taldea Beningo gazte batzuek osatzen dute, eta hango kantuak eta dantzak gorde eta ezagutaraztea da euren helburua. Beningo ballet esanguratsuenetariko bat dira. 'Houetanou' izeneko ikuskizuna egingo dute.
Bestalde, Komi Errepublikako Assya Kya taldeak egingo du emanaldia. Talde horrek hango abestiak, dantzak, musika-tresnak eta jantziak erakusten ditu; komien sineskerak eta izaera nazionalak gorpuzten dituzte horiek.
Hizkuntza: Euskara