2008/02/08 23:00

Alerta, No Humano, Exum eta The Kraven taldeak

3.60 aretoa., Arrasate
Estallido Sonoro delako biraren barruan, lau talderen kontzertua egongo da 3.60 aretoan. Durangokoak dira Alerta taldekoak. Metal eta hardcorea lantzen dituzte, baina estilo melodikoan. Hitzetan, gizarte gaiak eta gai pertsonalak lantzen dituzte, askotan, ukitu ilun batekin. Devhil delako diskoa dute merkatuan, eta horko abestiak joko dituzte. No Humano taldekoek maketa bat daukate; Fe inocente delako diskoa prestatzen dabiltza. Thrash-metal-hardcore estiloa egiten dute. Exum zornotzarrek metal estiloa jorratzen dute eta Laster berandu da diskoko abestiak joko dituzte. The Kraven-ekoek thrash-metal musika jotzen dute, Durangotik datoz, eta diskoa prestatzen ari dira; euskaraz eta ingelesez abesten dute.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak