2009/06/14 11:00

AEDren 25 urteurreneko jaia

Biteri plaza, Arrasate
AED elkartearen 25. urteurrenari amaiera borobila emateko, ekainaren 14an, domekan, Denok Elkarrekin Jaialdia egingo du. Jaialdiaren izenburuak dion bezala, arrasatear denen festa izango da. Ekintza guztiak Biteri plazan izango dira, 09:00etan hasita: ibilaldiak, haurrendako jolasak, jaki ezberdinen dastatzea, musika, bertsolariak (argazkian Xabier Silveira) eta beste hamaika ekitaldi.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak