Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zapatu goizaldean, hilak 6, kale erasoak egin zituzten Arrasaten banketxeen aurka. Larriena Jokin Zaitegi plazako La Caixaren kontra aerosolez eta gasolinaz osatutako lehergai batez egindakoa izan zen. Bulegoak su hartu zuen, eta inguruko etxabeetako bizilagunak etxeetatik atera zituzten. Bizilagun guztiak ez dira etxera itzuli oraindik eta Udalak laguntzak emateko protokoloa jarri du abian.