Pozik lortutako emaitzarekin?
Oso pozik. Lehiaketara pentsatu gabe aurkeztu nintzen, eta, kontakizun bakarra bidali beharrean, mordoxka batzuk aurkeztu nituen. Antolatzaileek animatu ninduten, euskarazko lan gutxi jasotzen dituzte-eta.
Nondik sortu zitzaizun idazteko gogoa?
Oso bidaia gogorra izan zen. Nire bi semeak eta senarra hemen utzita joan nintzen Shanghaira, eta, akaso, testuinguru horrek eman zidan idazteko grina.
Bakardadea izan zen zure etorria?
Gaueko une bakarti horiei aurre egiteko metodoa izan zen, bai. Hartzaileengandik ere kritika onak jaso nituenez, idazten jarraitu nuen