Eraikuntza eta birziklapena ardatz, biharko hitzaldian

Ane Miren Etxeberria 2013ko abenduaren 9a

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako Eraikuntzako Heziketa zikloak ospatzen duen 'Eraikuntza pil-pilean' hitzaldi sortaren barruan, sektore profesionalei eta enpresei zuzendutako hitzaldia antolatu dute biharko.

Hitzaldiaren izenburua Eraikuntzan eta hirigintzan birziklatutako produktuak da eta hizlari lanetan Goio Borge arituko da.

ZICLA enpresako ordezkaria da Borge eta berezikibide publikoan, hiri-altzarietan eta eraikntzara zuzendutako produktu eta sistema birziklatuak zeintzuk diren erakutsiko ditu. Hitzaldi hau, profesionalei, arkitektura eta hirigintza estudioei, erakunde publikoei eta interesa duen edozeini zuzenduta dago.

Izen-ematea

Hitzaldia bihar martitzena, 11:30tan izango da. Izen-emateko epea aldiz, gaur amaitzen da eta interesatuak dauden guztiek lanbide@arizmendi.ikastola.net helbide elektronikora idatzi beharko dute edota 943 790 027 / 943 712 025 telefonoetako batera deitu beharko dute. Sarrera doan da, baina plaza mugatuekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak