Ekin Emakume elkartea Nazioarteko II. Biltzarrean izango da

Ane Miren Etxeberria 2013ko abe. 9a, 10:31

Abenduaren 11tik 13ra Deustuko Unibertsitatean egingo den Nazioarteko II. Biltzarrean hartuko du parte Ekin Emakumeak Elkarteak. Aurtengo biltzarrean, 'Emakumeak ahalduntzea, gizartean esku hartzeko estrategia gisa' izenburupean, hainbat hitzaldi izango dira, eta bertan izango da Ekin taldea.

Biltzar honen helburu orokorra da, emakumeen ahalduntzeari (banakakoa, taldekoa edo komunitatekoa) lotutako jakintzak eta esperientziak partekatzeko espazioa sortzea, beren arteko aniztasuna, testuinguruak eta egoerak kontuan hartuta.

Ahalduntzea, "emakume bakoitzari edo emakume talde bakoitzari bere bizitzan dituen zapalketei aurre egiteko aukera ematen dioten ahalmenak eskuratzea eta berenganatzea" bezala ulertzen dute antolatzaileek. Halaber gaineratzen dute, "pertsonek, taldeek eta komunitateek aldaketa prozesuan duten partaidetza gizartean esku hartzeko oinarrizko elementuetako bat dela eta, horrela, ahalduntzea ezinbestekoa dela esku hartzean".

Premisa hau oinarri hartuta, biltzar honek azpimarratu nahi du zein garrantzitsua den emakumeak ahalduntzea, banakako, taldeko eta komunitateko esku hartzearen estrategia gisa eta hori landuko dute burutuko diren hitzaldietan.
Hiru egunetako programazioan, hitzaldiak, mahai inguruak, tailerrak eta beste hainbat tapaketa izango dira. Gainera, parte hartuko duten hizlariak, esparru desberdinetan egiten dute lan euren egunerokotasunean, baina hitzaldi eta mahai inguru sorta guztietan emakumea izango dute hizpide. Nazioateko hizlariak izango dira biltzarrean eta bakoitzak bere esperientzia kontatzeko aukera izango du, ikuspegi desberdinak ezagutzeko parada izango da beraz. 

Ekin Emakume taldea

1985.urtean sortu zuen emakume talde batek “ume umetatik pertsonaren nortasuna finkatzean emakumeak duen eragina kontuan hartuta”. Euskaduntzea eta heziketa euskalduna ere bultzatzen dute eta hala, 1995tik Ekin Emakumeak AED elkartea izenpean egiten dute lan emakumezkoak eta euskara euren lanaren ardatz nagusiak izanik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak