Finalerdietan da Arrasaten Santamasetako pilota txapelketa

Julen Iriondo 2013ko abe. 8a, 15:43

Ligaxkako azken hogei norgehiagokak jokatu dira asteburuan Uarkape frontoian. Txartela lortu dutenek datorren astean izango dituzte finalerdiak, eta hilaren 20an izango da finala. Bost eta 12 urte arteko 60 pilotari hasi ziren txapelketan.

Egubakoitzean jokatu zituzten Arrasateko Uarkape frontoian Santamas txapelketako ligaxkako azken norgehiagokak. Bost eta hamabi urte arteko 60 bat mutikok jokatu dute ligaxka azken hilabetean, kategoria desberdinetan, eta aurrera jarraitzeko txartela lortu dutenek datozen bi asteetan jokatuko dituzte finalerdiak eta finalak –abenduaren 20an, 19:15ean hasita–.

Hogei partidu inguru jokatu zituzten egubakoitzean ligaxkako azken saioan; ohi bezala, bi norgehiagoka aldi berean, bat aurrean eta bestea errebotean. Gurasoen eta pilotari lagunen begiradapean, ahalik eta ondoen egin gura. Intentzio osoa jartzen zioten mutikoek.

Oraindik adin hauetan, ez dituzte hainbeste aukera izaten zuriz jantzi eta txapelketak jokatzeko; herrian San Juan jaietakoa izaten da bestea. Egun bereziak txikientzako; mutikoentzako. Ze denak dira mutikoak: "Neskarik ez dugu bat ere: ea animatzen diren", zioen Ibai Bolinagak, pilota eskolako arduradun ibiltzen denak.

EMAITZAK

Ruiz 2-14 Casado

Madina 10-14 Azkoaga

Abasolo 14-11 Eraña

Iturbe 14-11 Bergaretxe

Zubillaga 12-14 Zubia

Uribesalgo 1-14 Urki

Sarabia 14-9 Ozaeta

Barandiaran 14-5 Otxoa

Zumalde 5-14 Azkoaga

Gordobil 14-10 Eraña

Narbaez 14-4 Elorza

Otxoa 2-14 Barrena

Barrena 14-13 Azkoaga

Irasuegi 4-14 Garitano

Barandiaran 8-14 Azkoaga

Otxandiano 14-4 Goñi

Elorza 14-8 Irasuegi

Bengoa 14-3 Etxebeste

Irazabalbeitia 14-5 Eraña

Iraola 12-14 Zubizarreta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak