Guerra eta Gonzalez irabazle, II. Santamasetako AKE Frontenis Txapelketan

Ander Larrañaga 2013ko abe. 7a, 11:43

Atzo jokatu ziren II. Santamasetako AKE Frontenis Txapelketako final partiduak, Musakolako frontoian. 15 bikotek hartu zuten parte txapelketa osoan, baina, atzoko egunera lau bikote bakarrik iritsi ziren. Hala geratu zen txapelketako azken sailkapen: Cesar Guerra eta Ibai Gonzalez izan ziren garaile; bigarren postua David Marcosek eta Ander Ansoategik eskuratu zuten; jarraian, Asier Markiegi eta Jokin Perez gelditu ziren; eta laugarren postua Ekaitz Diez eta Ivan Ayalarendako izan zen.

Finalaurrekoak eta finala izan ziren atzo jokatu ziren partiduak, lehenengo lau postuak eskuratzeko lehian. Lehenengo bi finalerdiak aldi berean jokatu ziren; alde batetik Ekaitz Diezek eta Ivan Ayalak, David Marcos eta Ander Ansoategiren aurka jokatu zuten eta 30-20ko emaitzarekin irabazi zuen lehen bikoteak. Bestetik, Cesar Guerra eta Ibai Gonzalezen bikotea, emaitza berarekin gailendu zen Asier Markiegi eta Jokin Perez aurrean beste finalerdian.

Hirugarren postua jokatzen zuten azkenengo finalerdian: aurrekoetan atzean geratu ziren bi bikoteek jokatu zuten eta 30-27ko emaitzarekin, Markiegi eta Perezek eskuratu zuten 3. postua. 

Ondoren, finala jokatu zuten Marcosek eta Ansoategik, Guerra eta Gonzalezen aurka. Azkenean, partidu osoan joko ikusgarria gailendu ostean, Guerrak eta Gonzalek eskuratu zuten lehenengo postua 30-25eko emaitzarekin.

Lagun arteko finalak

Lagunarteko giroan igaro zuten atzoko goiza Frontenis Txapelketan parte hartu zutenek. Orokorrean, joko oso politak eman zituzten jokalariek eta puntu ikusgarri asko egon ziren. Azpimarratzekoa da aurreko jokoa nabarmendu zela gehien bat.

Sari banaketa eta gero, tortila, txistorra, urdaiazpiko eta ardoz osatutako luntxa prestatu zuten AKEko antolatzaileek partehartzaile eta ikusleendako. Antolakuntzatik adierazi dutenez, oso giro ona egon da txapelketa osoan zehar eta partehartzaileekiko gertutasuna eskertu nahi izan dute momentu oro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak