Mikel Olabe Ordainduko bozeramaileak esan digunez, datozen egunetan Fagor Taldeko Kontseilu Orokorreko presidentearekin ere bilera egiteko asmoa dute, baita Kontsumobiderekin ere. Datorren astean, astelehen, martitzen eta eguaztean Bolintxotik Mondragon Taldeko egoitza parera egingo den giza-katean parte hartuko dute.